Homo Homini Lupus

by Malenkonia

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.

      name your price

     

1.
2.
03:56
3.
4.
5.
05:54
6.
7.
05:04
8.
04:01

about

“Homo homini lupus”, edo beste hitz batzutan, gizakia otsoa da gizakiarentzat, honela da Malenkoniaren bigarren diskaren izenburua. Lehen diskarekin oñatiarrek tximeleta baten hegazkada leun batekin hegan egitera gonbidatu bagintuzten, kaosaren teoriak dioen bezala honek dakarren ondorio suntsitzaileaz ohartu ahal izateko, oraingo honetan otsoekin dantzatzera bultzatzen gaituzte, oso otso bereziekin baina, behinola zutitu eta geroztik bata bestea jan besterik egiten ez dutenak.
Gure gizarte honen alegoria, ez hain gizatiarra, guztiarekin ere, berau suntsitzea merezi duen espezie bakarra. Gizarte dekadente honen arazoak islatzen jakin du Malenkoniak, nihilismo sakon baten garai honen arazoak, non totalitarismoak, kapitalismoak, arrazismoak... eta gainerako “ismo”-ak duela asko azaldu ziren, gure artetik alde egingo ez dutenaren mehatxuarekin gainera. Letren gordintasunean islatzen jakin du, berriro diot, baina baita diska osatzen duten 8 abestietan, inoiz baino espontaneo eta gordinagoak, zuzenekoetan agerian geratzen den bezala.
Azken lan honetan, jatorrizko malenkoniaren hondarrak antzeman ahal diren arren, taldea arriskugarri azaltzen zaigu, naturalago, bere erraiak eskaintze aldera larruazala kentzen duena bezala. “Homo homini lupus”, beraien lanik helduena da, ezbairik gabe, bai konposizio aldetik baita exekuzio aldetik ere, bere gartxutasun eta sendotasunari batuta azken diska hau orain arteko onena egiten dutelarik.

credits

released September 5, 2013

Hitzak: Malenkonia
Musika: Malenkonia

Grabaketa: Ame estudioak
Nahasketa: Ame estudioak
Masterizazioa: Doctor master
Diseinua: Lezuri Ormazabal

tags

license

Some rights reserved. Please refer to individual track pages for license info.

about

malenkonia Oñati, Spain

contact / help

Contact malenkonia

Streaming and
Download help